Nombreac 13:28-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Eta solas hauquiec kondatu cituzten: Içatu gare çuec igorri lurrean, ceinari eguiazqui baitario esnea eta eztia, fruitu hauquietaric eçagut daitequeen beçala;

29. Bainan jende guciz hazcarrac ditu, eta hiriac handiac eta harrasiz inguratuac. Enaquen odola ikusi dugu han.

30. Amalec egoten da hegoaldean; Hetearra, Jebusearra eta Amorhearra mendietan; eta Cananearra dago itsas-heguian eta Jordanearen bazterretan.

31. Bizquitartean Calebec, jabalceco populuac Moisen contra abiatzen çuen erasia, erran çuen: Goacen, jabe gaitecen lur hartaz, ecen hartaz nausi gaitezque.

32. Bainan harequin içatu ciren berceec erraten çuten: Nihondic ez gure populu hari atheratzeco gai, ecen gu baino hazcarrago da.

33. Eta Israelgo semeen baithan haritu ciren beguiztatu çuten lurraren contra, ciotelaric: Guc ikuscatu dugun lurrac iresten ditu bere egoiliarrac; ikusi dugun populua irazqui larricoa da.

34. Han ikusi ditugu munstro batzu Enaquen semeetaric digante odolecoac: hequien aldean xartalac iduri guinduen.

Nombreac 13