23. Eta hegoaldera igan ciren eta ethorri Hebronera, han egoten baitziren Enaquen semeac, Aquiman, Sisai eta Tholmai; ecen Hebron, Tanis, Eguiptoco hiria baino çazpi urthe lehenago eguina cen.
24. Eta goanic Mahats-mulkoco errecaraino, aihen bat moztu çuten bere mulkoarequin, eta bi guiçonec haga batean eraman çuten. Hartu cituzten orobat toqui hartaco mingranetaric eta picoetaric:
25. Leku hura deithua içan cen Nehelescol, erran nahi da Mahats-mulkoco erreca, Israelgo semeec handic ekarri çutelacotz mahats-mulkoa.
26. Eta lur ikusliarrac, inguru gucia eguinic, bihurtu ciren berrogoi egunen buruan.
27. Ethorri ciren Moisen, Aaronen eta Israelgo semeetaco baldarna gucia gana, Pharango mortura, ceina Cades-aldean baita. Eta minçaturic hequiei eta oste guciari, erakutsi ciozcaten lurreco fruituac:
28. Eta solas hauquiec kondatu cituzten: Içatu gare çuec igorri lurrean, ceinari eguiazqui baitario esnea eta eztia, fruitu hauquietaric eçagut daitequeen beçala;
29. Bainan jende guciz hazcarrac ditu, eta hiriac handiac eta harrasiz inguratuac. Enaquen odola ikusi dugu han.
30. Amalec egoten da hegoaldean; Hetearra, Jebusearra eta Amorhearra mendietan; eta Cananearra dago itsas-heguian eta Jordanearen bazterretan.
31. Bizquitartean Calebec, jabalceco populuac Moisen contra abiatzen çuen erasia, erran çuen: Goacen, jabe gaitecen lur hartaz, ecen hartaz nausi gaitezque.
32. Bainan harequin içatu ciren berceec erraten çuten: Nihondic ez gure populu hari atheratzeco gai, ecen gu baino hazcarrago da.
33. Eta Israelgo semeen baithan haritu ciren beguiztatu çuten lurraren contra, ciotelaric: Guc ikuscatu dugun lurrac iresten ditu bere egoiliarrac; ikusi dugun populua irazqui larricoa da.
34. Han ikusi ditugu munstro batzu Enaquen semeetaric digante odolecoac: hequien aldean xartalac iduri guinduen.