29. Bainan Moisec ihardetsi cioen: Ni gatic certaco çare bekaizten? oxala norbaitec eman baleça populu guciac profetisa deçan, eta Jaunac eman baleço bere izpiritua!
30. Guero Moise bihurtu cen campetara, eta Israelgo çaharrac ere bai.
31. Orduan haice bat atheratu cen Jauna ganic; callac itsasoz hainditic harturic ekarri cituen eta erorraraci campetara eta campen inguru gucira, egun batez eguin daitequeen bidean, eta lurretic bi beso goretan çabilçan airean hegaldaca.
32. Populuac beraz jaiquiric, egun gucian, gabaz, eta biharamuneco egunean callac bildu cituen, gutienic çuenac hamar coro: eta idorraraci cituzten campen ingurutan.