Nombreac 11:15-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Bercela iduritzen baçaitzu çuri, othoizten çaitut hilaraz neçaçun, eta gracia aurki deçadan çure beguietan, leher ez nadiençat hambateco gaitzempean.

16. Eta Jaunac erran cioen Moisi: Bilarazquidatzu hirur hogoi eta hamar guiçon Israelgo çaharretaric, daquizquitzunac direla populuco çaharrac eta burucoac: erakar çatzu batasuneco tabernacle-sarcera, eta han gueldiaraz çatzu çurequin.

17. Eta jautsico naiz eta minçatuco natzaitzu: eta hartuco dut çure baithan den izpiritutic, eta hequiei emanen diotet, çurequin batean jasan deçaten populuaren carga, eta ez dadien gucia çure gainean içan.

18. Populuari ere erranen dioçu: Xahu çatzue çuen buruac, bihar janen duçue haraguia. Ecen nic aditu çaituztet erraten: Norc emanen darozquigu haraguizco jaquiac? ongui guinen Eguipton. Jaunac emanen darotzue haraguia eta janen duçue,

19. Ez egun batez, edo biez, ez borcez, ez hamarrez, ez-etare hogoiez;

20. Bainan hilabethe oso batez, athera daquiçuen arteo sudur-mizpiretaric, eta goiti bihur daquiçuen arteo, ceren arbuiatu duçuen Jauna, çuen artean dena, eta nigarrez egon çareten haren aitzinean, ciniotelaric: Certaco ilki gare Eguiptotic?

21. Eta Moisec erran cioen: Sei ehun mila oinezco badira populu huntan; eta dioçu: Hilabethe oso batez emanen diotet haraguia jatera.

Nombreac 11