11. Itsasoa urratu duçu hequien aitzinean, eta leihorrez iragan dira itsasoaren erditic; aldiz, hequien ondotic jarraiquitzen cirenac lecera arthiqui ditutzu, harria ur çurrumbilora beçala.
12. Lanhozco habean hequien bidatzaile içatu çare egunaz, eta suzco habean gabaz, agueri içan çaquioten hequiec çabilçan bidea.
13. Halaber jautsi çare Sinaico mendira; hequiequin minçatu çare cerutic, eta eman diozcatzute erabaqui çucenac, eguiazco leguea, ceremoniac eta manamendu onac.
14. Erakutsi dioçute çure larumbataren sainduesten, eta Moise çure cerbitzariaren escuz eman diozcatzute manamenduac, ceremoniac eta leguea.
15. Cerutic ere, beren gosean, oguia eman dioçute, eta ura harri mokorretic atheratu dioçute egarri cirenean, eta erran dioçute sar citecen eta goça ceçaten lurra, ceinaren gainean escua alchatu baitzinduen emanen cinaroetela.
16. Bainan berac eta gure aitac burgoiqui haritu içan dira, gogortu dituzte beren buruac, eta ez dituzte ençun çure manamenduac.
17. Eta ez dute nahi içan aditu, eta ez dira orhoitu hequiençat eguin cintuen sendagailez. Gogortu dituzte beren buruac, eta bihurri eguitea gatic beçala, burua itzuli dute beren gathibutasunera bihurceco. Çu ordean, Jainco lagunça-eguile, barkatiar, eta urricalmendutsua, luçacor eta urricalpen handitacoa, ez ditutzu bazterrerat utzi;
18. Ez-etare berençat aratche urthu bat eguin, eta erran çutenean: Hori duc, Israel, hire Jaincoa, Eguiptotic ilki hauena; eta burho gaitzac arthiqui cituztenean.
19. Çuc ordean, çure urricalpenen handian, ez ditutzu mortuan utzi; lanhozco habea ez da hequien ganic guibelatu egunaz, hequiec beren bidean bidatzeco, ez-etare suzco habea gabaz, hequiei erakusteco bidea ceintaric sarthu behar baitziren.
20. Eta çure izpiritu ona eman daroeçu hequien arguitzeco, eta çure mana ez duçu kendu hequien ahotic, eta ura eman daroeçu egarrian.
21. Berrogoi urthez haci ditutzu mortuan, eta etzaiote deusere escastu; hequien soinecoac ez dira çahartu, eta hequien oinac ez dira lehertu.
22. Eman daroeztetzu erresumac eta populuac, eta çorthean çathitu daroeztetzu; Sehonen lurra, Hefebongo erregueren lurra eta Basango erregue Oguen lurra goçatu dituzte.
23. Hequien semeac berhatu ditutzu ceruco içarrac beçala, eta erakarri ditutzu lur huntara, ceintaz hequien aitei erran baitzinaroeten sarthuco cirela eta goçatuco çutela.
24. Eta hequien semeac ethorri dira eta goçatu dute lurra eta hequien aitzinean aphaldu ditutzu hemen egoten ciren Cananearrac, eta hequietaco erregueac eta lekuco populuac escuetara arthiqui daroeztetzu, hequietaz eguin ceçaten nahi çutena.