5. Eta Sanabalatec borzgarren aldian igorri çuen ene gana bere muthil bat lehembicico galdearen arabera, eta escuan baçuen gutun bat huneletan iscribatua:
6. Jendaietan ençuna içan da, eta Gosemec erran du, çuc eta Juduec erregueri bihurcea derabilcaçuela gogoan, eta horren gatic alchatzen duçula harrasia, eta Juduen gainean erregue jarri nahi duçula; aria hortaz
7. Profetac ere eçarri ditutzula, çutaz haro eguin deçaten Jerusalemen, erranez: Erregue bat Judean bada. Erreguec solas horiec adituco ditu; horren gatic orai çato, hortaz elkarren artean egotera.
8. Eta igorri naroen, nioelaric: Hitz horiec ez dira eguiac, bainan çure bihotzetic atheratzen ditutzu.
9. Ecen hequiec oro gure icitzera hari ciren, ustez-eta lanetic baratuco cirela gure escuac, eta gueldiric egonen guinela. Horren gatic ene escuei, indar guehiago eman naroten.