Nehemias 4:19-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Eta aitzindari eta cargudunei eta gaineraco populuari erran naroten: Handia eta hedatua da lana, eta bat bercea ganic urrun barraiatuac gure harrasian.

20. Non-nahi adi deçaçuen turutaren durrunda, harat laster eguiçue gure gana; gure Jaincoa guducatuco da gure alde.

21. Eta guc, jo deçogun lanari; gutaric erdiec iduc betzazte lançac, argui-cirrintatic içarrac ilki arteo.

22. Orduan halaber erran naroen populuari: Bakotcha bere muthilarequin egon bedi Jerusalemen erdian, eta aldiac içan betzagu gabaz eta egunaz lanean haritzeco.

23. Bada, nic, ene anaiec eta muthilec eta enequilaco çainec ez guintuen soinecoac uzten; bakarric xahupenecotzat biluzten cen bakotcha.

Nehemias 4