Nehemias 13:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Bada, horietan orotan ez nincen Jerusalemen, ceren Artacsercses Babilonaco erregueren hogoi eta hamabigarren urthean, erregueren gana goan bainincen, eta ene egun azquenetan erregue othoiztu nuen utz ninçan.

7. Eta Jerusalemera ethorri nincen eta eçagutu nuen Eliasibec Tobiasen gatic eguin çuen gaizquia, hari Jaincoaren etcheco atherbeetan egon-leku bat eguinez.

8. Eta gaizquia handia iduritu citzaidan. Eta Tobiasen egoitzaco tresnac arthiqui nituen kutchateguitic camporat;

9. Eta nic manaturic, xahutu çuten kutchateguia, eta harat bihurtu nituen Jaunaren etcheco unciac, sacrificioa eta isensua.

10. Eta jaquin nuen lebitarren çucenac etzirela emanac içan; eta lebitarretaric, cantarietaric eta temploco cerbitzarietaric bakotchac bere herrira ihes eguin çuela.

11. Eta cargudunen contra eraiqui nuen eguitecoa eta erran nuen: Certaco uzten dugu Jaincoaren etchea? Eta bilaraci nituen ihes eguin çutenac, eta beren lekuetan egonaraci nituen.

12. Eta Juda guciac selharura ekarcen cituen oguiaren, arnoaren eta olioaren hamarrena.

Nehemias 13