Nahumen Profecia 3:10-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Halaric-ere atze-herritara hura ere gathibu eramana içan da; haren haur xumeac phorroscatuac içan dire carrica-buru gucietan; haren guiçon aiphudunen gainera arthiqui dute çortea, eta haren handi-mandi guciac oin-burdinequin lothuac içan dire.

11. Hi ere beraz hordituren haiz eta arbuiatua içanen haiz, eta etsaiaren ganic escaturen dun lagunça.

12. Hire hazcargailuac oro ditun hala-nola picondoa bere picoequin; norbaitec higuitzen badu, jalearen ahora erorico baitire.

13. Horra hire populua hire erdian dela emaztequi batzu iduri; hire lurreco atheac çabal-çabalac egonen çaizcoten hire etsaiei; suac iretsico ditin hire athe-hagac.

14. Bil çan ura sethioco, sar hadi lohian, eta oinca çan, eta orhaturic eguinçan adrailuac.

Nahumen Profecia 3