Miqueasen Profecia 7:12-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Egun hartan Asurdic ethorriren çaizquitzu çure umeac; ethorriren dire hiri hazcartuetara, eta hiri hazcartuetaric hibairaino, eta itsasotic itsasora, eta menditic mendira.

13. Eta lurra desmasian içanen da han daudecenen ariaz eta hequien asmu tzarren gatic.

14. Jauna, çure çaharoarequin alha çaçu çure populua, çure primançaco arthaldea, bakarric oihanean, Carmelen erdian egoten dena; Basanen eta Galaaden alhaturen da beihalaco egunetan beçala.

15. Eguiptoco lurretic ilki cinen egunean beçala, sendagailac erakutsiren diozcat ene populuari.

16. Jendaiec ikusiren dute, eta ahalquetara erorico dire haren indarraren handitasunaz; escua eçarriren dute ahoaren gainean, eta gor içanen dire hequien beharriac.

17. Sugueec beçala milicaturen dute herrautsa, lurreco cierpeac beçala asaldaturen dire beren egoitzetan; ikaraturen ditu gure Jainco Jaunac, eta çure beldurrez egonen dire.

18. Nor da çure iduricoric, oi Jaincoa, ceinac eceztatzen baituçu gaizquia, eta bazterrerat uzten çure primançaco ondarren bekatua? Ez du guehiago bidaliren bere hasarrea, ceren urricalcea baitu atseguin.

19. Itzuliren da eta urricalduren çaicu; bihotzaren gainetic kenduren ditu gure tzarqueriac, eta itsaso-çolara arthiquiren ditu gure bekatuac oro.

20. Cintasuna emanen dioçu Jacobi, urricalmendua Abrahami, aspaldico egunetaric gure arbasoei cin eguin içan dioten beçala.

Miqueasen Profecia 7