8. Oi guiçona, erakutsiren darotzut cer den on, eta cer galdeguiten duen Jaunac çu ganic: çucenari bere bidea ematea, urricalcortasuna maithatzea, eta çure Jaincoaren larderiarequin haren aitzinean ibilcea.
9. Jaunaren ahoa hiriari oihuz dagoco; eta salbatzea, çure icenaren beldur direnençat içanen da. Adi çaçue, leinuac; bainan norc onhetsiren du solas hori?
10. Tzarqueriac bildu diruac gaixtaguinaren etchean daude oraino su bat iduri, eta neurri tcharreguia Jaunaren hasarrez bethea dago.
11. Nic garbi atheraturen othe ditut balança tzarrac eta çakuco phisu enganiozcoac?
12. Hequien bidez bethe dire tzarqueriaz hiri hortaco aberatsac, eta gueçurra cerasaten horgo egoiliarrec eta mihi jocotriatsua çuten beren ahoan.