1. Eta azquen egunetan Jaunaren etcheco mendia içanen da mendi-cascoen gainean xuxendua, eta munhoetaric gorago; eta populuac fharrastan ethorriren dire harat.
2. Eta asco jendaqui lehiaca dire ethorriren, eta erranen dute: Çatozte, igan gaitecen Jaunaren mendira eta Jacoben Jaincoaren etchera; eta irakatsiren darozquigu bere bideac, eta haren bidexquetan gare ibiliren; ceren Siondic ilkico baita leguea, era Jerusalemdic Jaunaren hitza.
3. Populu hainitzen artean emanen ditu bere erabaquiac, eta leku urrunenetaraino açurriaturen ditu jendaiac; eta golde eguiteco hautsiren dituzte beren ezpatac eta picotch eguiteco beren lançac; jendaiac jendaiaren contra ez du guehiago harturen ezpata, eta ez dire guduca ikasten harico.