Miqueasen Profecia 3:3-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Horiec jan dute ene populuaren haraguia, eta kendu diote soinetic larrua; eta hautsi diozcate heçurrac; eta xehacatu dituzte duphinaraco beçala; eta haraguia elceraco beçala.

4. Egun batez eguinen diote Jaunari oihu, eta ez ditu ençunen; eta orduan gordeco diote bere beguithartea, tzarqui beren asinuetan ibili diren beçala.

5. Hau dio Jaunac profeta hainen gainean, ceinec enganatzen baitute ene populua; ceinec horcez asiquitzen baitute, eta baquea erançuten; eta norbaitec ez badiote ahora cerbait arthiquitzen, haren contra sainduesten dute gudua.

6. Hargatic gaua içanen da çuençat ikuspen, eta ilhumbeac çuençat asmacari; eta profeta horien gainera itsuturen da iguzquia, eta horien gainera ilhunduren eguna.

7. Eta ahalquetara erorico dire ikuspen ikusleac, eta ahalquetara goanen dire asmaguinac; eta oroc estaliren dituzte beguitharteac, ceren ez baitiote ihardetsiren Jaunac.

Miqueasen Profecia 3