11. Oxala izpiritugabeco guiçon bat baninz, eta gueçurrac balire ene erranac! Çuen gainera ixurico dut karastasuneco arnoa, eta hordiaraciren çaituztet; eta haina hura ceinaren gainera ixurico baita, populu hau içanen da.
12. Gucia batera bilduco çaitut, Jacob; molçora bilduco ditut Israelgo ondarrac; batean eçarrico dut ene populua ardi-bordan beçala, arthaldea hespilen erdian beçala; guiçonen ostearen handiz, harramascan egonen dire.
13. Ecen hequien aitzinean içanen da bide-idequitzailea; molçoca ethorrico dire eta athetic sarthuco; eta hequien erregue hequien aitzinean iraganen da, eta hequien buruan içanen da Jauna.