9. Hunela beraz çuec othoitz eguiçue, Gure Aita ceruètan aicena, sanctifica bedi hire icena:
10. Ethor bedi hire resumá. Eguin bedi hire vorondatea ceruän beçala lurrean-ere.
11. Gure eguneco oguia iguc egun.
12. Eta quitta ietzaguc gure çorrac, nola guc-ere gure çordunéy quittatzen baitrauegu.
13. Eta ezgaitzála sar eraci tentationetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. Ecen hirea duc resumá, eta puissancá, eta gloriá seculacotz. Amen.
14. Ecen baldin barka badietzeçue guiçoney bere faltác, barkaturen drauçue çuey-ere çuen Aita cerucoac.
15. Baina baldin barka ezpadietzeçue guiçoney bere faltác, çuen Aitac-ere eztrauzquiçue barkaturen çuen faltác.
16. Guehiago, barur daguiçuenean, etzaretela itchura tristetaco hypocritác beçala: ecen desguisatzen dituzté bere beguitharteac, barur diradela guiçoney agueri diradençat: eguiaz erraiten drauçuet, ecen recebitzen dutela bere saria.
17. Baina hic barur eguiten duanean vncta eçac eure buruä, eta ikuz eçac eure beguithartea:
18. Guiçoney barur aicela agueri ezaquiençát, baina eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian.
19. Eztitzaçuela eguin çuen thesaurac lurrean, non cerrenac eta herdoillác goastatzen baititu, eta non ohoinéc çulhatzen eta ebaisten baitituzté.