Mateo 6:16-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Guehiago, barur daguiçuenean, etzaretela itchura tristetaco hypocritác beçala: ecen desguisatzen dituzté bere beguitharteac, barur diradela guiçoney agueri diradençat: eguiaz erraiten drauçuet, ecen recebitzen dutela bere saria.

17. Baina hic barur eguiten duanean vncta eçac eure buruä, eta ikuz eçac eure beguithartea:

18. Guiçoney barur aicela agueri ezaquiençát, baina eure Aita secretuan denari: eta eure Aita secretuan dacussanac rendaturen drauc aguerrian.

19. Eztitzaçuela eguin çuen thesaurac lurrean, non cerrenac eta herdoillác goastatzen baititu, eta non ohoinéc çulhatzen eta ebaisten baitituzté.

20. Baina eguin itzaçue çuen thesaurac ceruän, non ez cerrenec ez herdoillac ezpaitu goastatzen, eta non ohoinéc ezpaitute çulhatzen ez ebaisten.

21. Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere.

22. Gorputzaren arguia da beguia, beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia argui datec:

23. Baina baldin hire beguia gaichto bada hire gorputz gucia ilhun datec: beraz baldin hitan den arguia ilhumbe bada, ilhumbe hura cein handi date?

24. Nehorc bi nabussi ecin cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iainçoa eta abrastassunac.

25. Halacotz erraiten drauçuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen eta cer edanen: ezeta çuen gorputzaz, cerçaz veztituren çareten: ezta vicia viandá baino guehiago, eta abillamendua baino gorputza?

26. Confideraitzaçue ceruco choriac, ecen eztute ereiten, ez errequeitatzen, ezeta graneretara biltzen, eta çuen Aita cerucoac hatzen ditu hec: etzarete çuec anhitzez hec baino excellentago?

27. Eta norc çuetaric artha vkanez eratchequi, ahal dieçaqueo bessobat bere handitassunari?

28. Eta veztiduráz cergatic çarete arthatsu? ikas eçaçue nola landaco floreac handitzen diraden : ez nekatzen dirade, ez iruten duté.

29. Baina erraiten drauçuet are Salomon-ere bere gloria guciarequin eztela veztitu içan hetaric bat beçala.

30. Bada baldin landaco egun belhar dena, eta bihar labean eçarten dena, Iaincoac hala inguru veztitzen badu: eza çuec anhitzez areago, fede chipitacoac?

31. Eztuçuela beraz artharic erraiten duçuela, Cer ianen dugu, edo cer edanen dugu, edo cerçaz veztituren gara?

Mateo 6