34. Baina nic diotsuet ezteçaçuen iura batre, ez ceruäz, ecen Iaincoaren thronoa da.
35. Ezeta Lurraz, ecen haren oinetaco alkia da: ezeta Ierusalemez, ecen regue handiaren ciuitatea da.
36. Halaber eure buruäz eztuc iuraturen, ecen bilobat churi ezpa beltz ecin daidic.
37. Baina biz çuen hitza bay, bay: ez, ez: eta hauçaz goiticoa, gaichtotic da.
38. Ençun vkan duçue, ecen erran içan dela, Beguia beguiagatic, eta hortza hortzagatic.
39. Baina nic erraiten drauçuet, Eztieçoçuela resisti gaizquiari: baina baldin norbeitec io baheça eure escuineco mathelán, itzul ieçóc bercea-ere.
40. Eta hiri auci eguin nahi drauanari, eta eure iaccá edequi, vtzi ieçoc mantoa-ere.