1. Orduan Iesus eraman cedin Spirituaz desertura, deabruaz tenta ledinçát.
2. Eta barurtu cituenean berroguey egun eta berroguey gau, finean gosse cedin.
3. Eta ethorriric harengana tentaçaleac erran ceçan, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, errac harri hauc ogui eguin ditecen.
4. Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Scribatua duc, Ezta guiçona ogui beretic vicico, baina Iaincoaren ahotic ilkiten den hitz orotaric.
5. Orduan hura du eramaiten deabruac Ciuitate saindura, eta du eçarten templeco pinacle gainean.
6. Eta diotsó, Baldin Iaincoaren Semea bahaiz, egotzac eure buruä beherera: ecen scribatua duc, Ecen cargu emanen drauèla hiçaz bere Aingueruèy, eta bere escuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ezadinçát.
7. Erran cieçon Iesusec, Berriz scribatua duc, Eztuc tentaturen eure Iainco Iauna.
8. Berriz hura du eramaiten deabruac gucizco mendi gora batetara, eta eracusten drautza munduco resuma guciac eta hetaco gloriá:
9. Eta diotsó, Hauc gucioc emanen drauzquiat, baldin ahozpez adora baneçac.
10. Orduan diotsó Iesusec, Habil Satan, ecen scribatua duc: Eure Iainco Iauna adoraturen duc, eta hura bera cerbitzaturen duc.
11. Orduan vtziten du hura deabruac: eta huná, Aingueruäc ethor citecen, eta cerbitzatzen çuten hura.
12. Eta ençun vkan çuenean Iesusec, ecen Ioannes presonér cela, retira cedin Galileara.
13. Eta vtziric Nazareth, ethor cedin eta habita Capernaum itsas aldecoan, Zabulongo eta Nephthalingo bazterretan: