Mateo 27:33-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

33. Eta ethorri ciradenean Golgotha deitzen den lekura (cein erran nahi baita hambat nola bur-heçur lekua)

34. Eman cieçoten vinagre edatera behaçunarequin nahastecaturic: eta dastatu çuenean etzuen edan nahi vkan.

35. Eta crucificatu çutenean parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric: compli ledinçát Prophetáz erran cena, Partitu vkan dituzte ene abillamenduac, eta ene arroparen gainean çorthe egotzi vkan duté.

36. Eta iarriric ceudela beguiratzen çutén hurá han.

37. Eta eçar ceçaten haren buru garayan haren causá scribaturic, HAVR DA IESVS IVDVEN REGVEA.

38. Orduan crucificatu içan dirade harequin bi gaichtaguin bata escuinetic eta bercea ezquerretic.

39. Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten hura, bere buruäc higuitzen cituztela,

40. Eta cioitela, Hic templea deseguiten duanorrec, eta hirur egunez edificatzen, empara eçac eure buruä: baldin Iaincoaren Semea bahaiz, iauts adi crutzetic.

41. Halaber Sacrificadore principaléc-ere truffatzen ciradela Scribequin eta Ancianoequin, erraiten çutén.

42. Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara diro: baldin Israeleco Regue bada, iauts bedi orain crutzetic, eta sinhetsiren dugu hori.

43. Fida da Iaincoa baithan, empara beça orain, baldin haren gogaraco bada: ecen erran du, Iaincoaren Semea naiz.

44. Hura bera, harequin crucificatu ciraden gaichtaguinec-ere reprotchatzen ceraucaten.

Mateo 27