Mateo 27:1-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero goiça ethorri cenean, conseillu eduqui ceçaten Sacrificadore principal eta populuco Anciano guciéc Iesusen contra, hura heriotara eman leçatençat.

2. Eta estecaturic eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pontio Pilate gobernadoreari.

3. Orduan Iudasec, hura traditu çuenac, çacussanean hura condemnatu cela vrriquituric, itzul cietzén hoguey eta hamar diruäc Sacrificadore principaley eta Ancianoey.

4. Cioela, Bekatu eguin dut, odol innocentaren traditzeaz. Baina hec erran ceçaten, Cer dohacu guri? hic dacussála.

5. Eta diruäc iraitziric templean, retira cedin, eta ioanic, vrka ceçan bere buruä.

6. Orduan Sacrificadore principalec diruäc harturic erran ceçaten, Ezta sori hauc thesaurean eçar ditecen, ecen odol precioa da.

7. Eta conseillu harturic, eros ceçaten heçaz topinaguile baten landá estrangeren ohortz leku.

8. Halacotz deithu içan da landa hura, odol-landa, egungo egunerano.

9. Orduan compli cedin Hieremias prophetáz erran içan cena, cioela, Eta hartu vkan dituzté hoguey eta hamar diruäc, estimatu içan denaren precioa, cein estimatu içan baita Israeleco haourréz:

10. Eta eman dituzte hec tupinaguile baten landaren erosteco, Iaunac niri ordenatu cerautan beçala.

11. Eta Iesus eraman cedin Gobernadorearen aitzinera, eta interroga ceçan Gobernadoreac, cioela, Hi aiz Iuduén Reguea? Iesusec erran cieçón, Hic dioc.

12. Eta accusatu içanic Sacrificadore principaléz eta Ancianoéz, deus etzeçan ihardets.

13. Orduan diotsa Pilatec, Eztançuc cembat gauça hire contra testificatzen duten?

14. Eta etzieçón ihardets hitz batetara-ere: hala non miresten baitzuen Gobernadoreac haguitz.

15. Bada bestán costumatu çuen Gobernadoreac populuari beréc nahi çutén presoner baten largatzera.

16. Eta orduan baçutén presoner notablebat, Barabbas deitzen cenic.

17. Bildu ciradenean bada hec, erran ciecén Pilatec, Cein nahi duçue larga dieçaçuedan? Barabbas, ala Iesus, deitzen dena Christ?

18. Ecen baceaquian inuidiaz hura liuratu çutela.

19. Eta hura alki iudicialean iarriric cegoela, igor cieçón bere emazteac, cioela, Eztuála hic deus iusto horrequin, ecen anhitz iragan diat egun ametsetaric horrengatic.

Mateo 27