Mateo 26:65-74 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

65. Orduan Sacrificadore subiranoac erdira citzan bere abillamenduac, erraiten çuela, Blasphematu du, cer guehiago testimonio behar dugu? huná, orain ençun vkan duçue hunen blasphemioa.

66. Cer irudi çaiçue? Eta hec ihardesten çutela, erran ceçaten. Hil mereci du.

67. Orduan thu eguin cieçoten beguithartera, eta buffeta ceçaten, eta bercéc cihorréz vkaldi eman cieçoten,

68. Cioitela, Christ, prophetiza ieçaguc, nor den io auena.

69. Eta Pierris iarriric cegoén lekorean salán: eta ethor cequión nescatobat, cioela, Hi-ere Iesus Galileanoarequin incén.

70. Baina harc vka ceçan gucién aitzinean, cioela, Etzeaquinat cer dionán.

71. Eta hura corralerat ilkiten cela ikus ceçan berce nescato batec: eta erran ciecén han ciradeney, Haur-ere Iesus Nazarenorequin cen.

72. Eta berriz vka ceçan iuramendurequin, cioela, Ezteçagut guiçona.

73. Eta appur-baten buruän ethor citecen present içan ciradenac, eta erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hi-ere hetaric aiz: ecen eure minçatzeac-ere declaratzen au.

74. Orduan has cedin maradicatzen eta arnegatzen, cioela, Ezteçagut guiçona. Eta bertan oillarrac io ceçan.

Mateo 26