Mateo 26:50-62 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

50. Orduan Iesusec erran cieçón Adisquideá, certan aiz hemen? Orduan hurbilduric eçar citzaten escuac Iesusen gainean, eta lot cequizquión.

51. Eta huná, Iesusequin ciradenetaric batec, auançaturic escua, idoqui ceçan bere ezpatá, eta ioric Sacrificadore principalaren cerbitzaria, edequi cieçón beharria.

52. Orduan diotsa Iesusec, Itzul eçac eure ezpatá bere lekura: ecen ezpata harturen duten guciac, ezpataz hilen dituc.

53. Vste duc ecin othoitz daidiodala orain neure Aitari, eta baitinguzquet bertan hamabi legione baino guehiago Aingueru?

54. Nolatan beraz compli litezque Scripturác, diotenean, ecen hunela behar dela eguin?

55. Ordu hartan berean erran ciecén Iesusec gendetzey, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki içan çarete ezpatequin eta vhequin, ene hatzamaitera: egun oroz çuen artean iarten nincén, iracasten ari nincela templean, eta eznauçue hatzaman.

56. Baina haur gucia eguin içan da, compli litecençat Prophetén Scripturác. Orduan discipulu guciéc, hura abandonnaturic, ihes eguin ceçaten.

57. Baina Iesus, hatzaman çutenéc, eraman ceçaten Caiphas Sacrificadore subiranoagana, non Scribác eta Ancianoac bilduac baitziraden.

58. Eta Pierris iarreiquiten çayón vrrundanic Sacrificadore subiranoaren salarano, eta barnera sarthuric, iar cedin cerbitzariequin, fina ikus leçançát.

59. Eta Sacrificadore principalac eta Ancianoac eta conseillu gucia testimoniage falsu bilha çabiltzan Iesusen contra, hil eraci leçatençát:

60. Eta etzeçaten eriden: eta anhitz testimonio falsu ethorri bacen-ere etzeçaten eriden moldezcoric. Baina finean ethorriric bi testimonio falsuc erran ceçaten,

61. Hunec erran du, Deseguin ahal dirot Iaincoaren templea, eta hirur egunez hura reedifica.

62. Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoac erran cieçón, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire contra testificatzen dutena?

Mateo 26