Mateo 23:2-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Cioela, Moysesen cadirán iarten dirade Scribác eta Phariseuac:

3. Cerere bada erranen baitrauçue beguira deçaçuen, beguira eçaçue eta eguiçue: baina hayén obrén araura eztaguiçuela: ecen erraiten duté, eta ez eguiten.

4. Ecen carga piçuac eta iassan ecin daitezquenac biltzen dituzté, eta eçarten guiçonén soinetara: baina bere erhiaz hunqui nahi eztituzté.

5. Eta bere obra guciac eguiten dituzté guiçonéz ikus ditecençát: ecen çabaltzen dituzté bere philacterioac, eta luçatzen dituzté bere veztimendetaco bazterrac.

6. Eta on darizté lehen placey banquetetan, eta lehen cadirey synagoguetan,

7. Eta salutationey merkatuetan, eta guiçonéz deithu içateari Magistruá, Magistruá.

8. Baina çuec etzaiteztela dei Magistru: ecen bat da çuen doctora, Christ: eta çuec gucioc, anaye çarete.

9. Eta çuen aita ezteçaçuela nehor dei lurrean: ecen bat da çuen Aita, ceruètan dena.

10. Eta etzaiteztela dei doctor: ecen bat da çuen doctora, Christ.

11. Baina çuen artean handién dena, biz çuen cerbitzari.

12. Ecen bere buruä goraturen duena, beheraturen da: eta bere buruä beheraturen duena, goraturen da.

13. Baina maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ceren ersten baituçue ceruètaco resumá guiçonén aitzinean: ecen çuec etzarete sartzen, eta sartzen diradenac eztituçue vtziten sartzera.

14. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen iresten dituçue ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: halacotz duçue condemnatione handiagoa recebituren.

Mateo 23