Mateo 21:12-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta sar cedin Iesus Iaincoaren templean, eta egotz citzan campora templean saltzen eta erosten ari ciraden guciac: eta cambiadorén mahainac itzul citzan, eta vsso colombác saltzen cituztenen cadirác.

13. Eta dioste, Scribatua da, Ene etchea, orationetaco etche deithuren da: baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue.

14. Orduan ethor citecen harengana itsuac eta mainguäc templean: eta senda citzan hec.

15. Baina ikussiric Sacrificadore principaléc eta Scribéc harc eguin cituen miraculuac, eta haourraco oihuz ceudela templean, eta erraiten çutela, Hosanna Dauid-en semeá: gaitzi cequién.

16. Eta erran cieçoten, Badançuc hauc cer dioitén? Eta Iesusec erran ciecén, Bay: eztuçue egundano iracurri, Haourrén eta edosquiten dutenén ahotic complitu vkan duc laudorioa.

17. Eta hec vtziric, ilki cedin hiritic campora Bethaniarat: eta ostatu har ceçan han.

18. Eta goicean hirirát itzultzen cela, gosse cedin.

19. Eta ikussiric ficotzebat bidearen gainean, ethor cedin hartara, eta etzeçan deus hartan eriden hostoric baicen: eta diotsa, Guehiago fructuric hireganic sor eztadila seculan. Eta eyhar cedin bertan ficotzea.

20. Eta hori ikussiric discipuluéc mirets ceçaten, cioitela, Nolatan bertan eyhartu içan da ficotzea?

Mateo 21