6. Eta hameca orenen inguruän ilkiric, eriden citzan berce alfer ceuden batzu, eta dioste, Cergatic hemen çaudete egun gucian alfer?
7. Diotsate, Ceren nehorc ezpaiquaitu alocatu. Dioste, Çoazte çuec-ere ene mahastira, eta bide datena recebituren duçue.
8. Eta arrastu cenean, erran cieçón mahasti iabeac bere recebidoreari. Dei itzac languileac, eta paga iecéc alocairuä, hassiric azquenetaric lehenetarano.
9. Eta ethorri ciradenean hameca orenen inguruän alocatuac recebi ceçaten dinero bana.
10. Eta ethorriric lehenéc-ere, vste vkan dute guehiago recebituren çutela: baina recebi ceçaten hec-ere dinero baná.
11. Eta recebitu çutenean, murmuratzen çuten aitafamiliaren contra,
12. Cioitela, Azquen hauc orembat eguin dié lanean, eta gure bardin eguin dituc, ekarri baitugu egunaren cargá, eta beroa.
13. Eta harc ihardesten çuela hetaric bati erran cieçón, Adisquideá, eztrauät hiri bidegaberic eguiten: ez aiz dinero batetan enequin accordatu?
14. Har eçac hire dena, eta habil: baina nahi diarocat azquen huni eman, hiri bay becembat.
15. Ala eznaiz haiçu nahi dudanaren eguitera neure onéz? ala hire beguia gaichto da, ceren ni on bainaiz?
16. Hala içanen dirade azquenac, lehen: eta lehenac, azquen: ecen anhitz dirade deithuac, baina guti elegituac.
17. Eta Iesusec Ierusalemera igaitean, har citzan hamabi discipuluac appart bidean, eta erran ciecén,
18. Huná, igaiten gara Ierusalemera, eta guiçonaren Semea liuraturen çaye Sacrificadore principaley eta Scribey, eta hura condemnaturen dute hiltzera:
19. Eta hura dute liuraturen Gentiley, escarnia, eta açota, eta crucifica deçatençat: baina hereneco egunean resuscitaturen da.
20. Orduan ethor cedin harengana Zebedeoren semen amá bere semequin, gurtzen, eta cerbait escatzen çayola.
21. Eta harc erran cieçón, Cer nahi dun? Diotsó, Ordena eçac iar ditecen ene bi seme hauc, bata hire escuinean, eta bercea ezquerrean, hire resumán.
22. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztaquiçue ceren esquez çaudeten: edan ahal diroçue nic edateco dudan copa? Eta batheya ahal çaitezquete ni batheyaturen naicen baptismoaz? Diotsote, Bay.
23. Orduan dioste, Ene copá edanen baduçue, eta ni batheyaturen naicén baptismoaz batheyaturen baçarete: baina ene escuinean edo ezquerrean iartea, ezta ene emaiteco, baina emanen çaye ene Aitaz appainduric dauèney.
24. Eta hura ençunic berce hamarrac bekaitz citecen bi anayéz.