1. Eta guertha cedin, Iesus propos hauc acabaturic parti baitzedin Galileatic, eta ethor baitzedin Iudeaco bazterretara, Iordanaren berce aldeaz.
2. Eta iarreiqui cequión gendetze handi, eta senda citzan han.
3. Orduan ethor citecen harengana Phariseuac tentatzen çutela, eta ciotsatela, Vtzi ahal diro guiçonac bere emaztea eceinere causagatic?
4. Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Eztuçue iracurri ecen Creaçaleac hatsetic eguin cituela arra eta emea?