6. Eta ezdeustu vkan duçue Iaincoaren manamendua çuen ordenançáz.
7. Hypocritác, vngui prophetizatu vkan du çueçaz Esaiasec, dioela,
8. Populu haur ahoz hurbiltzen çait, eta ezpainéz ohoratzen nau: baina hauén bihotza vrrun da eneganic.
9. Baina alferretan ohoratzen naute, iracasten dituztela doctrinatzát guiçonén manamenduac.
10. Eta populua beregana deithuric erran ciecén, Ençun eçaçue eta adi eçaçue.
11. Eztu ahoan sartzen denac satsutzen guiçona: baina ahotic ilkiten denac satsutzen du guiçona.
12. Orduan hurbilduric bere discipuluéc erran cieçoten, Eçagutu duc nola Phariseuac propos hori ençunic scandalizatu içan diraden?
13. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Ene Aita ceruètacoac landatu eztuen landare gucia erroetaric idoquiren da.
14. Vtzitzaçue, itsuric itsuén guidari dirade: baldin itsuac itsua guida badeça, biac hobira eroriren dirade.
15. Orduan ihardesten çuela Pierrisec erran cieçon, Declara ieçaguc comparatione hori.
16. Eta Iesusec erran ceçan, Oraino çuec-ere adimendu gabe çarete?
17. Oraino eztuçue aditzen ecen ahoan sartzen den gucia, sabelera ioaiten dela, eta retreitera egoizten dela?
18. Baina ahotic ilkiten diradenac, bihotzetic partitzen dirade, eta hec satsutzen dute guiçona.
19. Ecen bihotzetic partitzen dirade pensamendu gaichtoac, hiltzecác, adulterioac, paillardiçác, ohoinqueriác, testimoniage falsuac, gaitzerraitecác.
20. Hauc dirade guiçona satsutzen dutenac: baina escuac ikuci gaberico iateac, eztu guiçona satsutzen.
21. Eta ilkiric handic Iesus ioan cedin Tyreco eta Sidongo comarquetarat.
22. Eta huná, emazte Chananeabat aldiri hetaric ilkiric, oihuz iar cedin, ciotsola, Auc pietate niçaz Dauid-en seme Iauná, ene alaba duc deabruaz gaizqui tormentatua.
23. Baina harc etzieçon ihardets hitzic. Orduan hurbilduric bere discipuluéc othoitz ceguioten, cioitela, Emóc congit: ecen oihuz diaoc gure ondoan.
24. Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Eznaiz igorri Israeleco etcheco ardi galduetara baicen.