Mateo 12:16-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta mehatchurequin debeta citzan ezleçaten manifesta.

17. Compli ledinçát Esaias prophetáz erran içan cena, cioela,

18. Huná, ene cerbitzari elegitu dudana, ene maitea, ceinetan hartzen baitu bere atseguin ona ene arimác: eçarriren dut neure Spiritua haren gainean, eta iugemendu Gentiley predicaturen draue.

19. Eztu iharduquiren, ezeta oihuric eguinen, eta nehorc eztu carriquetan haren voza ençunen.

20. Canabera çarthatua eztu chehaturen, eta kea darión lihoa eztu iraunguiren: iugemendua victoriatan ilki eraci diroeno.

21. Eta haren icenean Gentiléc sperança vkanen dute.

22. Orduan presentatu içan çayó demoniatu itsu eta mutubat: eta senda ceçan hura, halaco maneraz non itsu eta mutu cena minço baitzen eta ikusten baitzuen.

23. Eta spanta cedin populu gucia, eta erraiten çuen, Ezta haur Dauid-en semea?

24. Baina Phariseuéc hori ençunic, erraiten çuten: Hunec eztitu deabruac campora egoizten Beelzebub deabruén princearen partez baicen.

25. Baina Iesusec eçaguturic hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguinen da: eta bere contra partitua den hiric edo etchec, eztu iraunen.

26. Eta baldin Satanec Satan campora egoizten badu, bere contra partitua da: nolatan beraz iraunen du haren resumác?

27. Eta baldin nic Beelzebub-en partez campora egoizten baditut deabruac, çuen seméc noren partez campora egoizten dituzte? Halacotz hec çuen iuge içanen dirade.

28. Baina baldin nic Iaincoaren Spirituaz campora egoizten baditut deabruac, beraz ethorri da çuetara Iaincoaren resumá.

29. Ezpa nolatan nehor sar ahal daite borthitz baten etchera, eta haren ostillamendua pilla, baldin lehen esteca ezpadeça borthitza? eta orduan haren etchea pillaturen duque.

30. Enequin eztena ene contra da, eta enequin biltzen ari eztena barreyatzen ari da.

31. Halacotz erraiten drauçuet, bekatu eta blasphemio gucia barkaturen çaye guiçoney: baina Spirituaren contretaco blasphemioa barkaturen etzaye guiçoney.

32. Eta nor-ere minçaturen baita guiçonaren Semearen contra, barkaturen çayo hari: baina nor-ere minçaturen baita Spiritu sainduaren contra, etzayo barkaturen hari ez secula hunetan, ez ethorteco denean:

33. Edo eguiçue arbore ona, eta haren fructua on: edo eguiçue arbore vstela, eta haren fructua vstel: ecen fructutic arborea eçagutzen da.

34. Viperén castá, nolatan vngui minça ahal çaitezquete gaichto çaretelaric? ecen bihotzeco abundantiatic ahoa minço da.

35. Guiçon onac bihotzeco thesaur onetic idoquiten ditu gauça onac : eta guiçon gaichtoac thesaur gaichtotic idoquiten ditu gauça gaichtoac.

Mateo 12