1. Dembora hartan ioaiten cen Iesus ereincetan gaindi Sabbath egun batez: eta haren discipuluac ciraden gosse, eta has citecen buruca idoquiten, eta iaten.
2. Eta Phariseuec ikussiric erran cieçoten, Horrá, hire discipuluéc eguiten dié Sabbathoan eguin sori eztena.
3. Baina harc erran ciecén, Eztuçue iracurri Dauid-ec gossez eguin çuena eta harequin ciradenec?
4. Nola sarthu içan cen Iaincoaren etchean, eta propositionezco oguiac ian cituen: hetaric iatea ez haren, ez harequin ciradenén, Sacrificadorén baicen sori etzelaric?
5. Edo eztuçue iracurri Leguean, nola Sabbath egunetan Sacrificadoréc templean Sabbath eguna hausten dutén, eta hoguen-gabe diraden?