Mateo 10:28-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Eta etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta arimá ecin hil deçaquetenen: bainaitzitic çareten beldur arimá eta gorputza gehennán gal ahal ditzaquenaren.

29. Bi parra-chori eztirade dirutcho batetan saltzen? eta hetaric bat ezta lurrera eroriren, çuen Aita gabe.

30. Etare çuen buruco bilo guciac contatuac dirade.

31. Etzaretela beraz beldur: parra-choriéc baino çuec guehiago valio duçue.

32. Bada norc-ere aboaturen bainau guiçonén aitzinean, aboaturen dut nic-ere hura ene Aita ceruètan denaren aitzinean.

33. Baina norc-ere vkaturen bainau guiçonén aitzinean, vkaturen dut nic-ere hura ene Aita ceruètan denaren aitzinean.

34. Eztuçuela vste ecen baquearen eçartera, ethorri naicela lurrera: eznaiz ethorri baquearen eçartera, baina ezpataren.

35. Ecen ethorri naiz guiçonaren bere aitaren contra gudutan eçartera, eta alabáren bere amaren contra, eta errenaren bere ama-guinharrebaren contra.

36. Eta guiçonaren etsay beraren domesticoac içanen dirade.

37. Aita edo ama ni baino maiteago duena, ezta ene digne: eta semea edo alabá ni baino maiteago duena, ezta ene digne.

Mateo 10