Markos 14:58-70 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

58. Guc ençun dugu hori erraiten, Nic deseguinen dut temple escuz eguin haur, eta hirur egunez berce escuz eguin eztembat edificaturen dut.

59. Baina hala-ere hayén testimoniagea etzén conforme.

60. Orduan Sacrificadore subiranoac artera iaiquiric interroga ceçan Iesus, cioela, Eztuc deus ihardesten? cer da hauc hire contra testificatzen dutena ?

61. Baina hura ichilic cegoen, eta etzeçan deus ihardets. Berriz Sacrificadore subiranoac interroga ceçan hura, eta erran cieçón, Hi aiz Christ Iainco Benedicatuaren Semea?

62. Eta Iesusec erran cieçón, Ni nauc, eta ikussiren duçue guiçonaren Semea iarriric dagoela Iaincoaren botherearen escunean, eta ethorten dela ceruco hodeyetan.

63. Orduan Sacrificadore subiranoac bere arropác erdiraturic erran ceçan, Cer guehiago testimonio behar dugu?

64. Ençun duçue blasphemioa: cer irudi çaiçue? Eta hec guciéc haren contra iugea ceçaten, hil mereci cuela.

65. Eta has citecen batzu haren contra thu eguiten: eta haren beguithartearen estaltzen, eta haren buffetatzen: eta hari erraiten, Prophetiza eçac. Eta officieréc cihor vkaldi emaiten ceraucaten.

66. Eta Pierris behereco salán cegoela, ethor cedin Sacrificadore subiranoaren nescatoetaric bat:

67. Eta ikussi çuenean Pierris berotzen cegoela, hari beguira iarriric erran ceçan, Eta hi Iesus Nazarenorequin incén.

68. Baina harc vka ceçan, cioela, Eztinát eçagutzen, ez etzeaquinat hic cer dionán. Eta ilki cedin corralerat, eta oillarrac io ceçan.

69. Eta nescatoa berriz hura ikussiric, has cedin han ciradeney erraiten, Haur hetaric da.

70. Baina harc berriz vka ceçan. Eta appurbaten buruän berriz han ciradenéc erran cieçoten Pierrisi, Eguiazqui hetaric aiz, ecen Galileano aiz, eta hire lengoageac irudi dic.

Markos 14