Markos 14:46-56 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

46. Orduan hec eçar citzaten bere escuac haren gainean, eta hatzaman ceçaten.

47. Eta han ciradenetaric cembeitec, ezpatá idoquiric io ceçan Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçón beharria.

48. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki çarete ezpatequin eta vhequin ene hatzamaitera?

49. Egun oroz çuen artean nincén templean iracasten ari nincela, eta ez nauçue hartu. Baina behar da compli ditecen Scripturác.

50. Orduan hura vtziric haren discipulu guciéc ihes ceguitén.

51. Eta guiçón gaztebat iarreiqui içan çayón gorputz billuciaren gainean inguru mihisse batez estaliric, eta hatzaman ceçaten hura guiçon gazte batzuc.

52. Baina hura, vtziric mihissea, billuzgorriric itzur cequién.

53. Orduan eraman ceçaten Iesus Sacrificadore subiranoagana: eta bil citecen harequin. Sacrificadore principal guciac, eta Ancianoac, eta Scribác.

54. Eta Pierris vrrundanic iarreiqui cequión Sacrificadore subiranoaren sala barnerano: eta cegoen iarriric cerbitzariequin, berotzen cela su bazterrean.

55. Eta Sacrificadore principalac, eta consistorio gucia Iesusen contra testimoniage bilha çabiltzan, hura hil eraci leçatençát: eta etzutén erideiten.

56. Ecen anhitzec falsuqui testificatzen çutén haren contra: baina etziraden conforme hayén testimoniageac.

Markos 14