38. Veilla eçaçue, eta othoitz eguiçue, sar etzaitezten tentationetan: spiritua prompto da, baina haraguia flacu.
39. Eta berriz ioanic othoitz eguin ceçan, eta propos bera erran ceçan.
40. Guero itzuliric eriden citzan berriz lo ceunçala: ecen hayén beguiac cargatuac ciraden, eta etzaquiten cer ihardets ceçaqueoten.
41. Eta ethor cedin herén aldian, eta dioste, Lo eguiçue gaurguero, eta reposa çaitezte: asco da, ethorri da orena: huná, liuratzen da guiçonaren Semea gaichtoén escuetara.
42. Iaiqui çaitezte, goacen: huná, ni traditzen nauena hurbildu da.
43. Eta bertan, hura oraino minço cela, ethor cedin Iudas, baitzén hamabietaric bat, eta harequin gendetze handia ezpatequin eta vhequin, Sacrificadore principalén, eta Scribén, eta Ancianoén partez.
44. Eta eman cerauen, hura traditzen çuenac elkarren artean seignale, cioela, Nori-ere pot eguinen baitraucat, hura da, hari çatchetzate, eta eramaçue segurqui.
45. Eta ethorri cenean, bertan harengana hurbilduric diotsá, Magistruá, Magistruá, eta pot eguin cieçón.
46. Orduan hec eçar citzaten bere escuac haren gainean, eta hatzaman ceçaten.
47. Eta han ciradenetaric cembeitec, ezpatá idoquiric io ceçan Sacrificadore principalaren cerbitzaria, eta edequi cieçón beharria.
48. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Gaichtaguin baten ondoan beçala ilki çarete ezpatequin eta vhequin ene hatzamaitera?
49. Egun oroz çuen artean nincén templean iracasten ari nincela, eta ez nauçue hartu. Baina behar da compli ditecen Scripturác.
50. Orduan hura vtziric haren discipulu guciéc ihes ceguitén.
51. Eta guiçón gaztebat iarreiqui içan çayón gorputz billuciaren gainean inguru mihisse batez estaliric, eta hatzaman ceçaten hura guiçon gazte batzuc.
52. Baina hura, vtziric mihissea, billuzgorriric itzur cequién.
53. Orduan eraman ceçaten Iesus Sacrificadore subiranoagana: eta bil citecen harequin. Sacrificadore principal guciac, eta Ancianoac, eta Scribác.
54. Eta Pierris vrrundanic iarreiqui cequión Sacrificadore subiranoaren sala barnerano: eta cegoen iarriric cerbitzariequin, berotzen cela su bazterrean.