Markos 13:7-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Baina dançuzquiçuenean guerlác eta guerla famác, etzaiteztela trubla: ecen gauça hauc eguin behar dirade: baina ezta oraino içanen fina.

8. Ecen altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra: eta içanen dirade lur ikaratzeac lekutic lekura, eta gosseteac eta nahastecamenduac: dolorén hatseac, hauc.

9. Baina beguira eieçue çuec ceuron buruèy: ecen liuraturen çaituzte consistorioetara eta synagoguetara: açotaturen çarete, eta gobernadorén eta reguén aitzinera eramanen çarete ene causaz, hæy testimoniagetan.

Markos 13