Malaquiasen Profecia 2:7-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Alabainan apheçaren ezpainec çainduren dute jaquitatea, eta haren ahotic bilhaturen da leguea, armadetaco Jaunaren ainguerua delacoz.

8. Çuec ordean bidetic makurtu çarete, eta legueaz behaztoparaci ditutzue hainitz; hutsaldu duçue Lebiren patua, dio armadetaco Jaunac.

9. Hargatic nic ere erdeinagarri eta putrus eçarri çaituztet populu gucien aitzinean, ene bideac iduqui ez ditutzuen beçala, eta nor-nor-cen beguiratu çareten beçala leguearen aitzinean.

10. Ez othe dugu guciec aita bakar bat? ez othe gare guciac Jainco batec eguinac? Cergatic beraz, gure arbasoen patua hautsiz, gutaric bakotchac erdeinatzen du bere anaia?

Malaquiasen Profecia 2