Lukas 4:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Iesus Spiritu sainduaz bethea parti cedin Iordanetic, eta eraman cedin Spiritu beraz desertura,

2. Eta han tenta cedin deabruaz berroguey egunez: eta etzeçan deus ian egun hec cirauteno, baina hec iragan eta, guero gosse cedin.

3. Orduan erran cieçón deabruac, baldin Iaincoaren Semea bahaiz, erróc harri huni ogui bilha dadin.

4. Eta ihardets cieçón Iesusec, cioela, Scribatua duc, ecen eztela ogui berez vicico guiçona, baina Iaincoaren hitz guciaz.

5. Orduan eramanic hura deabruac mendi gora batetara, eracuts cietzon munduco resuma guciac dembora moment batez.

6. Eta diotsa deabruac, Emanen drauat bothere hori gucia, eta resuma horien gloriá: ecen niri eman içan ciaitadac, eta nahi dudanari emaiten diarocat.

7. Hic bada baldin adora baneçac, hire içanen dituc guciac.

8. Eta ihardesten çuela Iesusec erran cieçón, Guibelerat adi eneganic Satán: ecen scribatua duc, Adoraturen duc eure Iainco Iauna, eta hura bera cerbitzaturen duc.

Lukas 4