Lukas 21:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta ikus ceçan emazte alhargun paubrebat ere bi peça chipi eçarten cituela.

3. Eta erran ceçan, Eguiazqui diotsuet, ecen alhargun paubre hunec berce guciéc baino guehiago eçarri vkan duela.

4. Ecen hauc guciéc soberaturic dutenetic eçarri vkan duté Iaincoaren oblationetara: baina hunec bere paubreciatic bere sustantia çuen gucia eçarri vkan du.

5. Eta batzuc erraiten çutenean templeaz, ecen harri ederrez eta emaitzaz ornatua cela, erran ceçan.

6. Hauc dirade miratzen dituçuenac? ethorriren dirade egunac ceinetan ezpaita gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin.

7. Orduan interroga ceçaten hura, cioitela, Magistruá, noiz bada horiac içanen dirade? eta cer signo içanen da horiac ethorri behar diradenean?

8. Eta harc erran ceçan, Beguirauçue seduci etzaitezten: ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta dembora hure hurbiltzen da: etzoaztela bada hayén ondoan.

9. Eta ençun ditzaçuenean guerlác eta seditioneac ezalbeitzinteizte icit: ecen gauça hauc lehen ethorri behar dirade: baina ezta bertan fina içanen.

10. Orduan erran ciecén, Altchaturen da nationea nationearen contra, eta resumá resumaren contra:

Lukas 21