Lukas 16:1-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta erran ciecén bere discipuluey- ere, Guiçon abratsbat cen despenserbat çuenic, haur accusa cedin hura baithan, haren onén irioile beçala:

2. Eta hura deithuric erran cieçón, Cer dançut haur hiçaz? renda eçac eure despensaren contua: ecen guehiagoric ecin aiçate despensér.

3. Orduan erran ceçan bere baithan despenserac, Cer eguinen dut, neure nabussiac despensaren carguä edequiten drautanaz gueroz? aitzurreric ecin daidit, esque ebiltera ahalque naiz.

4. Badaquit cer eguinen dudan, despensergoatic kendu naicenean recebi neçatençát batzuc bere etchetara.

5. Orduan deithuric bere nabussiaren çordunetaric batbedera, erran cieçón lehenari, Cembat çor draucac ene nabussiari?

6. Eta hunec erran ceçan, Ehun barril olio: eta harc erran cieçón, Har eçac eure cedulá, eta iarriric fitetz, scriba eçac berroguey eta hamar

7. Guero berce bati erran cieçón, Eta hic cembat çorduc? eta harc erran ceçan, Ehun neurri ogui. Orduan harc erran cieçón, Har eçac eure cedulá, eta scriba eçac lauroguey.

8. Eta lauda ceçan nabussiac despenser gaichtoa, ceren çuhurqui eguin vkan baitzuen: hunegatic mundu hunetaco haourrac çuhurrago dirade, ecen ez arguico haourrac bere generationean

9. Eta nic erraiten drauçuet, Eguin itzaçue çuendaco adisquideac abrastassun iniquoéz falta çaiteztenean recebi çaitzatençat tabernacle eternaletara.

10. Gauça chipienetan leyal dena, handian-ere leyal da: eta gauça chipian iniusto dena, handian-ere iniusto da.

11. Bada baldin abrastassun iniquoetan leyal içan ezpaçarete, abrastassun eguiazcoetan nor fidaturen çaiçue?

12. Eta baldin berceren gauçán leyal içan ezpaçarete, çuen dena norc emanen drauçue?

13. Cerbitzaric batec-ere ecin bi nabussi cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iaincoa, eta abrastassunac

14. Eta gauça hauc guciac ençuten cituzten Phariseuec-ere, cein baitziraden auaritioso: eta harçaz truffatzen ciraden

15. Eta erran ciecén, Çuec çarete çuen buruäc iustificatzen dituçuenac guiçonén aitzinean: baina Iaincoac badaçaguzqui çuen bihotzac: ecen guiçoney gora çayena, abominatione da Iaincoaren aitzinean.

16. Legueac eta Prophetéc iraun duté Ioannesganano: dembora harçaz gueroztic Iaincoaren resumá euangelizatzen da, eta batbederac hura du bortchatzen.

17. Errachago da ceruä eta lurra iragan ditecen, ecen ez Leguearen punctu hutsbat eror dadin.

18. Norc-ere vtziten baitu bere emaztea, eta berce batequin ezconcen baita, adulterio iauquiten du: eta senharrac vtzi duenarequin ezconcen denac, adulterio iauquiten du.

19. Cen bada guiçon abratsbat, eta veztitzen cen escarlataz eta cetaz, eta egun oroz tractatzen cen vngui eta magnificoqui.

Lukas 16