1. Guertha cedin halaber leku batetan othoitz eguiten cegoela, cessatu cenean, erran baitzieçón bere discipuluetaric batec, Iauna, iracats ieçaguc othoitz eguiten, Ioannesec-ere bere discipuluey iracatsi drauen beçala.
2. Eta erran ciecén, Othoitz eguiten duçuenean, erran eçaçue, Gure Aita ceruètan aicena, Sanctifica bedi hire icena, Ethor bedi hire resumá, Eguin bedi hire vorondatea, ceruän beçala, lurrean-ere.
3. Gure eguneco oguia iguc egunecotzat.
4. Eta barka ietzaguc gure bekatuac: ecen guc-ere barkatzen dirauèagu guri çor draucuten guciey. Eta ezgaitzala sar eraci tentacionetan, baina deliura gaitzac gaichtotic.
5. Eta erran ciecén, Cein da çuetaric vkanen duena adisquidebat, eta ioanen dena harengana gau-erditan eta erranen draucana, Adisquideá, presta ietzadac hirur ogui:
6. Ecen ene adisquidebat ethorri içan duc bidetic enegana, eta eztiát cer aitzinean eçar dieçodan .