19. Moisec hura imolatu çuen, eta haren odola aldarearen inguruan ixuri.
20. Eta aharia bera puscaturic, haren burua, membroac eta bilgorra suan erre cituen,
21. Lehenic sabela eta çangoac garbituric; eta ahari gucia batean erre çuen aldare gainean, ceren cen holocausta bat, Jaunari usainic goçoenecoa, Jaunac manatu içan cioen beçala.
22. Bigarren aharia escaini çuen aphecen consecracioneco: Aaronec eta bere semeec escuac eçarri cituzten haren buruaren gainean:
23. Hura imolatu ondoan, Moisec, odoletic harturic, uquitu cituen Aaronen escuineco beharri-guinguilaren mocoa, escu escuineco erhi pototsa, eta orobat çangocoa.
24. Aaronen semeac ere aitzinera erakarri cituen; eta ahari imolatuaren odolarequin uquitu ciotzaten ondoan batbederari escuineco beharri-guinguilaren mocoa, escuineco escu eta çangoco erhi pototsac, ixuri çuen gaineraco odola aldarearen inguruan:
25. Bainan berez eçarri cituen buztana, sabela estalcen duen bilgor gucia, eta guibelaren sarea, eta bi guelçurrinac beren guicenarequin eta escuineco sorbalda.