1. Jauna Moisi minçatu citzaioen, erraten cielaric:
2. Har çatzu Aaron bere semeequin, hequien soinecoac eta gançutzeco olioa, bekatuarençateco aratchea, bi ahari eta sasquia airisequin,
3. Eta baldarna gucia bilaracico duçu tabernacle-sarcera.
4. Moisec eguin çuen Jaunac manatu beçala. Eta tabernacleco athe aitzinera bilaraciric oste gucia,
5. Erran çuen: Hau da Jaunac eguitea manatu duena.
6. Eta ordu berean erakarri cituen Aaron eta haren semeac. Eta hequiec garbitu ondoan,
7. Aphez-handiari jaunci cioen liho-harizco athorra, guerricoaz tincatzen çuelaric eta jaunzten cioelaric athorra gorrimorea; eta soinera eman cioen soingainecoa,
8. Eta lokarriaz tincatzen çuelaric, lothu cioen bulharretacoari ceinaren gainean iscribatuac baitziren hitz hauquiec: Irakaspena eta Eguia.
9. Burucoa ere eçarri cioen buruan, eta hartan, belharraren gainean urhezco xafla icen sainduaz consecratua, Jaunac berari manatu cioen beçala.