Lebiticoa 7:10-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Içan ditecen olioz bustiac, edo idorrac, Aaronen seme gucien artean bardinqui phartituac içanen dira.

11. Hau da Jaunari escaincen çaizcoen baquezco bitimen leguea:

12. Esquer-onezco escainça balin bada, escainico dira ogui alchagarrigabeac olioz bustiac, eta ophil airisac olioz gançutuac, eta irin cethabatua erreric, eta causerac olioarequin orhatuac;

13. Eta ogui alchatuac ere, esquer-onezco bitima, baquezco sacrificiotzat imolatzen denarequin:

14. Hequietaric bat Jaunari picainçat escainico çaio, eta bitimaren odola ixurcen duen apheçarençat içanen da.

15. Egun berean janen dira bitimaren haraguiac, eta hequietaric ez da biharamun goiz arteo batere gueldituco.

16. Norbaitec botuz edo bere oldetara bitima bat escaincen badu, hura ere egun berean janen da: bainan biharamuneco guelditzen bada cerbait, jatea haiçu da;

17. Bainan hirugarren egunean kausitzen den gucia, suaz ahitua içanen da.

18. Norbaitec baquezco bitimaren haraguietaric hirugarren egunean jaten badu, escainça alfer bilhacatuco da, eta escainçaileari etzaio baliatuco: bainan aitzitic, holaco jaquiaz lohitu dena, legue haustez hobendun içanen da.

19. Lohi den cerbait uquituco duen haraguia, ez da jana içanen, bainan bai suaz ahitua: xahu denac janen du baquezco bitimatic.

20. Norc-ere, kutsatua delaric janen baitu Jaunari escainia den baquezco bitimatic, xahutua içanen da bere populuaren artetic.

21. Guiçon edo aberearen lohia edo kutsa deçaqueen cerbait uquituric, halere horrelaco haraguietaric janen duena, bere populuaren artetic xahutua içanen da.

22. Eta Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:

23. Erroçute Israelgo semeei: Ez duçue janen ardiaren, idiaren eta ahunçaren bilgorretic.

24. Berce asco gaucetaco erabiliren duçue hiliquiaren edo ihiciac atzeman duen aciendaren bilgorra.

25. Jaunari usain goçotan escaini behar çaioen bilgorretic janen duena, bere populuaren artetic xahutua içanen da.

Lebiticoa 7