1. Norc-ere bekatu eguin baituque guiçon bat cin eguiten ençunic, eta lekuco içatu bada edo ikustez, edo jaquinez, eta ez badu lekucotasun eman içan, jasanen du bere tzarqueria.
2. Norc-ere uquitu baituque cerbait lohiric, edo acienda ihiciac hilicacoa, edo bere baitharic hila, edo cernahi berce cierpe; ahancia ere balu bere lohidura, hobendun da eta hutsera eroria.
3. Eta uquitu badu guiçonaren lohi cerbait, likisten ohi duten lohiqueria edoceintaric, eta behin ez oharturic, guero eçagutu badu, hobenaren azpian eman da.
4. Norc-ere cin eguin baituque eta bere ahoz aguindu cerbait onic, edo tzarric, eguinen duela, eta bere aguinça bere hitzaz eta cinaz gogortu badu, eta ahanciric, guero ohartu bada bere hutsari,
5. Penitencia eguin beça bere bekatuarençat:
6. Eta bere arthaldeetaric escaint anchu bat edo ahunz bat; eta apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat:
7. Bainan aciendaren escainceco ahalic ez badu, Jaunari escaint betza bi ttorttoila edo bi usocume, bat bere bekatuarençat, eta bercea holocaustetan.