Lebiticoa 4:23-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta guero nabaditu badu bere bekatua, bitima bat escainico dio Jaunari, aker narriogabe bat, ahunz arthaldetic harturic.

24. Eta escua buruaren gainean eçarrico dio: eta imolatu duqueenean, holocaustac Jaunaren aitzinean hilcen ohi diren toquian, ceren den bekatuarençatecoa,

25. Apheçac erhia bustico du bekatuarençateco bitimaren odolean, uquitzen dituelaric holocaustetaco aldarearen adarrac, eta gaineracoa ixurcen aldarearen oinetan.

26. Bainan aldare gainean erreco du bilgorra, baquezco bitimetan eguiten ohi den beçala: eta apheçac othoitz eguinen du aitzindariarençat eta haren bekatuarençat, eta barkatuco çaio.

27. Ordean populuaren arteco norbaitec bekatu eguiten badu jaquingabez, eta hobenduncen bada Jaunaren legueac debecatzen dituenetaric cerbait eguinez,

28. Eta bere bekatua eçagutu balin badu, ahunz narriogabe bat escainico du,

29. Eta bekatuarençateco bitimaren buruaren gainean eçarrico du escua, eta hura hilen du holocaustetaco lekuan.

30. Eta apheçac odoletic hartuco du bere erhian: eta holocaustetaco aldarearen adarrac uquitzen dituelaric, gaineracoa aldarearen oinetan ixurico du.

31. Eta bilgor gucia kenduric, baquezco bitimei kencen ohi çaioten beçala, hura erreco dio Jaunari usain goçotan: eta hobendunarençat othoitz eguinen du, eta barkatuco çaio hobena.

32. Bainan acienda xurietaric escaincen balin badu bekatuarençateco bitima, ardi narriogabe bat ekarrico du,

Lebiticoa 4