Lebiticoa 4:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

2. Erroçute Israelgo semeei: Norbait jaquingabez bekatura erori bada, eta eguin badu cerbait Jaunac eguitea debecatu içan duenetaric:

3. Baina, gançutua içan den apheça balin bada eta hobendundu bada, populua hutsera erorrarazten duelaric; bere bekatuarençat aratche narriogabeco bat escainico dio Jaunari:

4. Eta hura erakarrico du lekucotasuneco tabernacle-sarcera Jaunaren aitzinera, eta eçarrico dio escua buruaren gainean, eta imolatuco du Jaunari.

5. Halaber hartuco du aratchearen odoletic, eta eramanen du lekucotasuneco tabernaclera.

6. Eta erhia odolean busti ondoan, çazpitan hartaz ihinztadura eguinen du Jaunaren aitzinean sainduteguico belaren parrean.

7. Eta Jaunari hainitz goço çaizcoen balsamuetaco aldare, lekucotasuneco tabernaclean denaren adarretan eçarrico du odol hartaric: eta gaineraco odol gucia ixurico du holocaustetaco aldarearen oinetan, tabernacle-sarcean.

8. Eta bekatuaren xahupeneco hartuco du aratchearen bilgorra, hala guibel-erraiac estalcen dituena, nola barnean den gucia,

9. Bi guelçurrinac eta hequien gainean den sarea sahetsetaraino, eta guibelaren bilgorra guelçurrinequin,

10. kencen diren beçala aratche baquezco bitimatic; eta erreco ditu holocaustetaco aldarearen gainean.

11. Bainan larrua eta haragui guciac, buru, çango, sabel, ongarri,

Lebiticoa 4