Lebiticoa 2:3-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta sacrificiotic gueldituco den gaineracoa, Aaronençat eta bere semeençat içanen da, sainduren saindu Jaunari eguinicaco escaincetaric.

4. Bainan ogui-labean errezco sacrificioa escaincen baduçu, içan behar da irin cethabatutic, erran nahi da ogui alchagarri gabeac, olioz bustiac, eta ophil airisac, olioz ferecatuac.

5. Çarthaguinan aphaindutic eguiten baduçu çure escainça, içan beharco da irin cethabatutic olioan orhatua eta alchagarriric gabe,

6. Poxicatuco duçu, eta gainera olioa ixurico.

7. Eta criselatic heldu bada çure escainça, orobat içan beharco da irin cethabatutic eta olioz heçatua.

Lebiticoa 2