Lebiticoa 16:9-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Ceinere çorteac Jaunari atheratuco baitio, eta hura imolatuco du bekatuarençat;

10. Ceinere atheratuco baita aker bidalquinçat, eta hura biciric eçarrico du Jaunaren aitzinean, haren gainera ixurceco bere othoitzac, eta guero mortura igorceco.

11. Horiec behar-beçala eguin ondoan, escainico du aratchea; eta beretzat eta bere etchearençat othoitz eguiten duelaric, imolatuco du hura;

12. Eta isensuncia harturic, aldareco ikatzez bethe ondoan, escuan hartuco ditu isensutaco xuxenduac diren balsamuac, eta belaz barnera sainduteguira sarthuco da;

Lebiticoa 16