Lebiticoa 16:30-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Egun hartan içanen da çuen xahupena, eta çuen garbitzea çuen bekatu gucietaric: Jaunaren aitzinean xahutuco çarete.

31. Ecen phausuco larumbata da; eta çuen buruac atsecabetan eçarrico ditutzue bethico erlijionezco leguez.

32. Xahupen hori eguinen du gançutua içan den apheçac, eta ceinaren escuac consecratuac içan baitira apheztasuneco eguimbideen bethetzeco bere aitaren orde: eta jauncico ditu liho-harizco athorra eta soineco sainduac,

33. Eta xahutuco ditu saindutegguia, lekucotasuneco tabernaclea eta aldarea, eta apheçac ere eta populu gucia.

Lebiticoa 16