1. Jauna berriz Moisi eta Aaroni minçatu cen hunela:
2. Minça çaizte Israelgo semeei, eta erroçuete: Haci jaria jasaiten duen guiçona, lohi içanen da.
3. Eta eçagutuco da gaitz hori baduela, noicetare çorne urrindu bat lothuco baita noiznahiden haren haraguiari eta bethi berhatuco.
4. Ohe guciac ceinetan lo eguin baituque eta jarri den toquia ere lohi içanen dira.
5. Haren ohea uquituco duen guiçonac, bere soinecoac xurituco ditu; eta bere burua urean garbitu-eta, arratseraino lohi egonen da.
6. Hura jarri den toquian jarrico denac ere bere soinecoac xurituco ditu; eta urez garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da.
7. Haren haraguia uquitu duenac, xurituco ditu bere soinecoac; eta urez garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da.
8. Horrelaco guiçonac ahogoçoa arthiqui badu xahu denaren gainera, hunec xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu ondoan, arratseraino lohi içanen da.
9. Harbalda ceinaren gainean jarrico baita, lohi içanen da.
10. Eta haci jaria duen guiçonaren azpian guerthatu ditaqueen gucia, arratseraino lohi içanen da. Halacoric cerbait erabili duenac xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu den ondoan, arratseraino lohi içanen da.
11. Hola denac, escuac garbitu gabe uquitzen badu norbait, hunec xurituco ditu bere soinecoac; eta urean garbitu-eta, arrats arteo lohi içanen da.
12. Uquituco duen lurrezco uncia, hautsico da; çurezcoa bada ordean, urez garbituco da.
13. Horrelaco gaitza duena sasualcen bada, bere xahupenetic çazpi egunen buruan, bere soinecoac eta gorphutz gucia ur bicietan garbituric, xahu içanen da.