1. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
2. Huna leguensuaren leguea xahutzat atheratzecotan denean: Apheçaren aitzinera erakarrico da:
3. Hunec, campetaric ilkiric, atzematen duenean leguena sendatua dela,
4. Xahupenetan denari manatuco dio bere buruarençat esqueint ditzan biciric bi etche-xori ceinetaric jatea cilhegui baita, cedro çurquia, escarlataquia eta hisopoa.
5. Manatuco du etche-xorietaric bat imolatua içan dadien lurrezco uncian, ur bicien gainean:
6. Eta bercea, biciric dena, cedroquiarequin, escarlatarequin eta hisopoarequin, imolatua içan den etche-xoriaren odolean bustico du.
7. Odol hartaz çazpi aldiz ihinztatuco du xahutzecotan dena, leguez xahutua içan dadiençat: eta berce etche-xoria biciric utzico du goatera, bazterretan hegaldaca ibil dadiençat.
8. Eta guiçonac garbitu dituqueenean bere soinecoac, bere gorphutzeco ile guciac murriztuco ditu, eta urez garbituco da: eta xahutua sarthuco da campetan, egoten delaric halabadere çazpi egunez bere olhatic campo,